Azken Bideoa: Elkartasun Hondartza


Deialdiak Zabaldu!

Bideo guztiak

Video Reportajes mensuales

Apurtu Berriak

Aldizkariak

Revistero

Entzun!


2008ko Urtekaria

2008ko Urtekaria

Ez galdu!

« Febrero 2010
LunMarMiéJueFriSábDom
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728

Orain Euskal Herria irrati saioa

Irrats saioa

2009ko Urtekaria

Kronika Nafarroa

Donostiako istiluak: ASKATASUNAK GOGOR KRITIKATU DU ERTZAINTZAREN JOKABIDEA

Igandean Donostian polizi bortizkeriaren ondorioz zaurituen artean gutxienez bi nafar daude


(Tijuanainbluek egindako bideoa)

Donostiako istiluakTxantreako bizilagun baten testigantza

Amnistiaren aldeko mugimenduak Alderdi Ederreko batzokiaren aurrean eskaini duen prentsaurrean atzo ertzaintzak izan zuen jarrera salatu du. Bertan izan dira zaurituetako batzuk.

AAMk gogoratu du 30 urte baino gehiago dira jada, Kontxako banderaren inguruan antolatutako estropaden amaieran amnistia eta autodeterminazioaren lelopean, presoen eskubideen alde eta espetxe politika salatzeko manifestazioa burutzen duela.

Euren ustez "Ibarretxeren gobernuak, Josu Jon eta Rubalkabak Madriden adostutako eskemaren baitan, ezker abertzalearekin amaitzeko, amnistiaren aldeko mugimenduarekin amaitzeko garaia danaren hautua egin dute eta horren adibidea da atzoko manifestazioaren debekatzeko arrazoia."
AAMren hitzetan "ertzaintzak praktikan jarri zuen atzo Madriden adostutako eskema, Euskal Herriari erabakitzeko eskubidea ukatzen jarraituz, Euskal Herriaren aldeko borroka errepresioaren bidez makurraraziz. Horixe duten helburu bakarra!" easn dute prentsaurrekoan, "Euskal Herriaren alde eta aldarrikapen demokratikoen inguruan bildu, manifestatu eta lan egiten duten pertsonak egurtu, beldurtu, jipoitu, atxilotu…"

Alderdi Ederreko batzokiaren aurrean bildutakoek "Donostian gertatutakoak oso ondorio larriak izan ditu. Izan ziren istiluak, PNVren aginduak jarraiki, Balza eta beste ertzaintza buruek aurreikusiak eta planifikatuak zituzten. Adibide garbia da, autobusa geltokietan, ohartxoak agertu ziren egon zitezkeen istiluengatik, autobusik egongo ez zala abisatuz. Ehundaka ertzainek, goizeko lehenengo orduetatik hartuak zituzten Donostiako kaleak, beldurra zabaltzea zuten helburu, edozer gauza egiteko prest daudela adierazteko eta ezker abertzalea kaleetatik ateratzeko apostu horretan eta bere ekinbide politikoa baldintzatzeko, aurrez Lakuatik oso ondo prestatutako istiluekin lotura egin nahiez."

Salatu dute Balza jaunak istiluak egon zitezkeela esan zuela "eta bai, horrela izan zen. Baina ez da zaila, bera izan da adierazpen askatasunarekin amaitzeko eta presoen eskubideen aldeko aldarria isiltzeko ehundaka ertzain bidali zituenak, bera izan da atxilotzeko, eta abertzaleak jipoitzeko agindua eman duena eta emaitza izugarria izan da. 10 pertsona hainbat larrialdi zerbitzuetatik pasa behar izan dira, berauetako bat bihotzekoak jota larri aurkitzen delarik." AMMren ustetan, ehundaka pertsona dira zauriturik daudenak.
9 dira atxilotutako pertsonak, eta Juan Mari Olanok bihar Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko du.

Komunikabideen aurrean atzoko gertakizunak "jauzi errepresiboa suposatzen dutela adierazi dute "eta honen erantzuleak Ibarretxe, Balza eta PNVko agintariek, Rubalkaba eta Josu Jon Imaz hitzegindakoaren agindura, beraien polizia herriaren aurka erabili dute. Ibarretxe eta PNV-k ezin du herriari hitza ematearen argudio erabili, behin eta berriz, bortizki ukatzeko hautua egin duenean."

"Aski da esateko garaia da! PNVri esan nahi diogu amaitu dezala behingoz errepresioaren aldeko praktikarekin. Basakeriak burutzeko eta bortizkeria poliziala Espainaren interesetarako erabiltzeko inpunitatea kendu behar zaio PNV-ri, eta herritarrok dugu horretarako aukera" gaineratu dute.

Zentzu horretan, eta gertakari larri hauek salatzeko, kontzentrazioak antolatu dituzte PNVren egoitzen aurrean, hurrengo ostegunean, arratsaldeko 19:00tan.

Apurtu Telebista

Powered by Drupal - Design by Artinet